Zerbitzuak

Bezeroei arreta emateko ordutegia, astelehenetik ostiralera bitarte: 09:00etatik 18:00etara
Asteburu eta jaiegunetan: 09:30etik 17:30era

Zerbitzuak:

  • Egokitutako garraio-zerbitzua, geurea.
  • Osasun-arretako zerbitzua (erizaindegia). Gaixotasun kronikoen kontrola eta jarraipena.
  • Gizarte-laguntzako zerbitzua (begiralea eta terapeuta okupazionala). Pazientearen egoera kognitiboaren etengabeko balorazioa eta senitartekoekin harremana.
  • Garbiketa-zerbitzua.
  • Podologia eta ile-apaindegia.
  • Bazkaria eta askaria, patologia bakoitzerako dieta espezifikoekin.
  • Oinarrizko arreta pertsonala: adinekoak autonomia faltagatik ase ezin dituen premiak asetzeko laguntza ematen da.
  • Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko berregokitzea.

Gizartearen eta kulturaren arloko dinamizazioa: parte-hartze soziala garatzeko jardueren gizarte- eta kultura-arloko programa:

    • Jaiegunak eta jarduerak ospatzea dantzaldiekin eta animazioen bitartez: bazkaria ondoko jatetxe batean zentroaren urteurrena ospatzeko, Donostiako eguna, Iñauteriak, Udaberriko festa, San Ferminak, Halloween, Santo Tomas, Urte Zahar eguneko festa, Erregeen visita…
    • Urte osoan hainbat irteera: Orio, Donostia, Hondarribia, Donibane, Oiartzun bera –pintxo-dastaketa eta guzti– eta San Telmo Museora bisitaldia.
    • Herriko bidegorrian pasealdiak: eguraldi ona denean, bidegorrira ateratzen gara arratsaldetan, 7-8ko talde txiki batekin.
    • Hainbat emanaldi/dinamizazio dantza eta abestiekin.
    • Bingoa ostiralero, tute-txapelketa eta abar.
    • Herriko udalekuetako haurrak –2 urtetik 9 urtera bitartekoak– bisitan etortzen zaizkigu, eta bi belaunaldiak elkarrekin egoten dira; eguneko zentroaren funtzionamendua eta garrantzia azaltzen diegu haurrei.

Familiarentzako laguntza. Babesa eta motibazioa. Etengabeko informazioa.
Zainketen banakako plana (erabiltzailearen defizitak baloratzea eta defizit horiek leuntzeko edo konpentsatzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzea. Kontrola eta jarraipena).
Higiene pertsonaleko zerbitzua (astean behin) behar duten eta eskaera egiten duten erabiltzaileentzat.