Jarduerak

Aiton Etxe eguneko zentroan, eguneroko ohiko jardueren bitartez taldeari bat egiten laguntzen diogu, eta ordena eta lasaitasuna lantzen ditugu; horretaz gain, jarduera osagarriak ere egiten ditugu aldizka, hala nola, gimnasia, iraupeneko eta berreziketarako jarduera jolasgarriak, jolas ludikoak, pasealdiak ingurunean eta irteerak.

Jarduera horien bitartez taldearen dinamika aberasten dugu eta gogobetetze-maila handia lortzen dute aitona-amonek; horretaz gain, autonomoagoak direla ere sentiarazten diegu, gizartean eta ingurunearekin elkarreragitearen ondorioz. Eta gainera, arreta, oroimena eta zentzumenen eta mugimenduaren erreflexuak hobetzeaz gain, aberastu eta poztu ere egiten dira, elkarrekin daudelako, ongi pasatzen dutelako eta guztiontzat bizigarri direlako.

Argazki-galerian ikus daitezke azkenaldian egin ditugun irteerak; ezin ukatu ongi ibili direnik.