Instalazioak

Aiton Etxe eguneko zentroa Oiartzungo Altzibar auzoan dago, zarata handirik gabeko toki lasai batean; hartara, aitona-amonek ez dute arazorik atseden hartzeko.

300 metro koadro baino gehiago ditu gure instalazioak, balio anitzeko hainbat aretotan banatuta; areto horietan biltzen ditugu erabiltzaileak, jarduera komunak egiteko (egunkariak irakurtzeko, gimnasia egiteko, elkarregin egoteko, psikomotrizitate-jarduerak egiteko…).

2 bainugela geriatriko eta egokitutako 3 komun ere baditugu, erizaindegia, garbitegia, jarduera-tailerra, atseden-gela, jantokia eta aisialdirako gunea.

Gure instalazio guztiak modernoak dira, egokituak, praktikoak, eraginkorrak eta atseginak.

 Garraio-zerbitzua

Garraio-zerbitzua

Halaber, plaza anitzeko bi ibilgailu egokitu ere baditugu; ibilgailu horietan eramaten ditugu erabiltzaileak eguneko zentroaren instalazioetatik beren etxeetaraino.