AITON ETXE EGUNEKO ZENTROA
Aiton Etxe zentroak instalazio handiak ditu Oiartzunen, landa-eremuko familia-giroko ingurunean; 40 egoiliar hartzeko tokia dugu, eta plazen % 80 Aldundiarekin itundutakoak dira.
19 urte baino gehiagoko eskarmentua dugu gure lanean; tratu goxo eta atsegina ematen diegu aitona-amonei, gure senitartekotzat hartzen baititugu, eta bakoitzak bere premien eta senitartekoen premien araberako arreta –aktiboa eta gertukoa– jasotzen du, betiere bakoitzaren nahiak errespetatuta baina norberaren mugak aintzat hartuta, gure zentroan ongi pasatzeaz gain, egonaldi aberasgarria eta suspergarria izan dezaten.
Gure aitona-amonei behar eta merezi duten arreta pertsonal afektibo eta eraginkorra emateko lan egiten dugu zentroko erizain, terapeuta okupazional, begirale, laguntzaile, gidari eta koordinatzaile guztiok, giro atseginean, eta langile kualifikatu eta profesionalen bitartez.
Aiton Etxe eguneko zentroan, gure aitona-amonek aurrera egiten dute.
Haien irribarrea da gure sari nagusia
Gure eguneroko lana.

Maitasuna
Gertutasuna
Aiton Etxe zentroaren helburua da gure erabiltzaileak goxo eta gustura egotea jasotzen ditugunetik berriro ere etxean uzten ditugunera bitarte, behar dutena jasotzen dutela, entzun eta errespetatu egiten zaiela eta atseginez, konfiantzaz eta profesionaltasunez zainduta daudela senti dezaten.